Ertzaintzak egindako azken sarekada eta inkomunikazioa salatuz kartelak jartzen nortzuk ibili diren jakiteko plaza batean jolasean zebiltzan haurrei galdezka ibili da Ertzaintza Zornotzan (Bizkaia), AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, gurasoei baimenik eskatu gabe.
AAMren arabera, larunbatean, otsailaren 6an, gertatu zen: sarekada, inkomunikazioa eta torturak salatzen zituzten pankarta eta kartelak agertu ziren Zornotzan, eta Ertzaintza haiek kentzen aritu zen. Horretanari zirela, Euskal Herria plazan jolasean zebiltzan haurrei kartelak jartzen ibili zirenei buruzko itaundu zieten, nortzuk ziren jakin nahian.
Oro har, azken egunetan Zornotzan Ertzaintzaren presentzia "itogarria" dela salatu du AAMk.
Politika
Ertzaintza Zornotzan umeak galdekatzen ibili dela salatu du AAMk
Plaza batean jolasean zebiltzen haurrei kartelak jartzen ibili ziren lagunei buruz itaundu dietela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu