Ertzaintzak 26 urteko mutil bat atxilotu du Getxon, emakume bat bortxatu duelakoan.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, emakumea atxilotuarekin elkartu zen, lan bati buruz hitz egiteko. Emakumeak salatutakoaren arabera, egun batzuk lehenago ustezko erasotzailearekin harremanetan jarri zen Interneteko sare sozial baten bidez eta honek lana eskaini zion. Lan horri buruz hitz egiteko elkartutakoan, Getxoko etxebizitzan, 26 urteko gazteak aizto batekin mehatxu eginez bortxatu egin zuen.
Atxilotuak aurrekariak ditu sexu erasoengatik.