Mendi istripua

Ertzaintzak Anboto mendiaren inguruetan galdutako gizonezko baten bila jarraitzen du

Ertzaintza atzo Anboto mendiaren magalean galdutako gizonezkoaren bila jarraitzen du. Bilaketa lanak atzo iluntzean hasi zituzten, desagertatuko mendizaleen senideek Ertzaintzari deitu ziotenean. Urkiolako santutegiaren eta Anboto mendiaren lepoaren artean aritu ziren lanean ertzainak, baina eguraldi txarra medio bertan behera utzi behar izan zituzten bilaketa lanak.

2003ko uztailaren 21a
12:40
Entzun
Anboto inguruan galdutako gizonezkoak 46 urte ditu, eta haren senideen arabera, eguerdiko 14.00ak aldera irten zen etxetik, eta arratsaldeko azken ordurako, normalean, etxean izaten zela diote. Gaur goizeko 8:30ean ekin dio lanari Ertzaintzak, eta eguraldiak laguntzen badu, helikoptero bat ere martxan jarriko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.