Atxiloketak

Ertzaintzak Donostian, Zumaian eta Eibarren atxilotutako hiru gazteak aske utzi ditu epaileak

Urriaren 12an espainiar eskuin muturreko kideak Donostiara joan zirenean kale istiluetan parte hartzea leporatu diete hirurei. Donostian Miguel Angel Fernandez atzeman du, Antigua auzoan, eta Zumaian Igor Lazkano. Eibarko atxilotua adingabekoa denez libre utzi dute goizean.

2008ko apirilaren 4a
19:16
Entzun
Ertzaintzak goizean Donostian, Zumaian eta Eibarren (Gipuzkoa) atxilotu dituen hiru gazteak aske geratu dira epailaren aurretik pasa ondoren. Askatasunak jakinarazi duenez, Ertzaintzak Miguel Angel Fernandez atxilotu du gaur goizean Donostian, Antigua auzoan, eta Zumaian Igor Lazkano. Goizeko zazpietan haien etxeetara joan dira ertzainak eta han atxilotu dituzte, urriaren 12an espainiar eskuin muturreko kideak Donostiara joan zirenean kale istiluak eragitea egotzita.

Ertzaintzak berak esan du Eibarren beste lagun bat atxilotu duela gaur goizean, baina haren izenik ez du eman oraindik. Atxilotutakoa adingabekoa da -17 urte ditu-, eta 13:00etan utzi dute libre, gara.net-k dioenez.

Askatasunak gogor salatu ditu gaurko atxiloketak, "Ertzaintzak [Espainiako eta Frantziako] estatuen apustu errepresiboari egiten dioten ekarpenak" direla iritzi baitio. "Faxistak Euskal Herrira datozenean, Ertzaintzaren babes osoa izaten dute euren aldarrikapen arrazista, xenofobo eta frankistak burutzean. Gainera, haien aurka protesta egitera joaten diren herritarrak erasotzen ditu EAJren Poliziak, kolpeka eta pilotazoka".

"Errepresioaren" aurrean mobilizatzeko dei egin du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.