Espainiaren batasuna ez da bozkatzen, ez negoziatzen lelopean, Falange Espainiako eskuin muturreko elkarteak 50 bat lagun bildu ditu gaur Gasteizen, Probintzia plazan, 13:00etik. Gasteizko mugimendu independentistak deituta beste hainbat lagun elkartu dira haien aurrean, protesta eginez, eta Falangek Ertzaintzaren laguntza baliatu du bere ekitaldia hasteko. Ertzainek bi lagun atzeman dituzte, Falangekoen kontra harriak eta molotov koktelak bota dituztela egotzita.
Espainiako batasunaren aldeko oihuak egin dituzte Falangekoek, eta herrialde hartako bandera ugari erakutsi dute.
EAEko Auzitegi Nagusiak baimendu du haren ekitaldia. Aurrez, Eusko Jaurlaritzak Barne Sailak debekatu egin zuen bilkura, "istilu arriskuengatik".
Politika
Ertzaintzak Falangeren ekitaldia babestu eta bi lagun atxilotu ditu
Eskuin muturreko elkarteak 50 lagun bildu ditu Gasteizen, Espainiaren alde. Gasteizko mugimendu independentistak deituta beste hainbat lagun elkartu dira, protesta egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu