Ertzaintzak beste gazte bat atxilotu du gaur kale erasoekin lotuta: Igor Cachorro del Pozo, Barakaldon. Poliziaren arabera, 2008ko maiatzaren 7an Barakaldon bertan, Juan XXIII.a kalean, Banco Santanderren kutxa automatikoa erre zuen. Haren etxea hiru orduz miatu du poliziak.
13:00ak aldera jakin da atxiloketaren berria, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak 17:00ak arte ez du akusazioaren eta atxilotuaren izenik eman.
30 urte ditu Cachorro del Pozok eta Barakaldokoa da. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eman du hura atzemateko agindua.
Ertzaintzak azkenaldian duela urte batzuetako eraso batzuekin zerikusia dutelakoan hainbat gazte atxilotu ditu. Azaroaren 10ean, esaterako, 2002an Bilbon ustez autobus bat erre zuelako Iñaki Bengoa atzeman zuen Busturian. Urriaren 28an Igor Zearreta atxilotu zuen Zornotzan, 2005ean Soraluzen kale erasoetan parte hartu zuelakoan. Urriaren 21ean Asier Rodriguez atxilotu zuen Ortuellan, 2001ean Portugaleten ertzain batzuei eraso egin ziela egotzita.
atxiLOKETA
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Barakaldon, 2008ko kale eraso batekin lotuta
Igor Cachorro del Pozo da atxilotua. Haren etxea hiru orduz miatu dute. Ertzaintzak azken lau asteetan lau atxiloketa egin ditu 2001, 2002, 2005 eta 2008ko eraso batzuetan izandako ustezko parte-hartzeengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu