politika

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Barakaldon, kartzela zigor bat betetzeko

Asier Gomez de Salazar da atzeman dutena. 2008an jarri zioten zigorra, kutxa automatiko bat erre zuelakoan.

2011ko irailaren 20a
17:01
Entzun

Ertzaintzak Asier Gomez de Salazar gaztea atxilotu du gaur goizean Barakaldon, Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008an jarri zion kartzela zigorra betetzeko —zazpi urte eta erdikoa jarri zion—. 2008ko otsailean Barakaldon bertan kutxa automatiko bat erre zuela egotzi zioten.

Urte hartan bertan ere atxilotu zuten —beste hiru lagun ere bai—, eta espetxean eduki zuten aldi batean. Zigorra osorik bete gabe atera zuten kalera.

Etxetik irten denean atzeman dute Gomez de Salazar gaur.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.