atxiloketak

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du PSE-EEren egoitza bati eraso egitea leporatuta

22 urteko mutil gazte bat atxilotu du gaur Ertzaintzak Bilbon. Udan PSE-EEren Derioko (Bizkaia) egoitzari eraso egitea leporatzen diote gazteari. lehergailu bat jarri zioten Derioko egoitzari, baina ez zen lehertu, eta Ertzaintzak indargabetu egin zuen.

2005eko azaroaren 30a
11:45
Entzun
Atxilotutakoa Ertzaintzaren polizia-etxera eraman dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta datozen orduetan Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dutela jakinarazi du. "Inkomunikazio garaian atxilotuen giza eskubideak bermatzeko Eusko Jaurlaritzak jarritako protokoloa" ezarriko diotela jakinarazi du Ertzaintzak.

Uztailaren 23an Derioko PSE-EEren egoitzaren kontra izan zen erasoan parte hartzea leporatzen dio Ertzaintzak gazteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.