Gaztetxeak

Ertzaintzak Getxoko kultur etxe zaharra desalojatu du

Atzo gauean 30 bat lagunek Getxoko kultur etxea okupatu zuten, eta gaur goizeko hamaiketan Ertzaintza bertara joan eta desalojatu egin ditu. Kultur etxean zeudenak asteazkenean Algortako (Getxoko auzoa) gaztetxetik botatakoak dira, izan ere, atzo gaztetxea hustu eta eraitsi egin zuten.

2004ko uztailaren 1a
16:31
Entzun
Algortako (Getxoko auzoa, Bizkaia) gazteek eraikin bat okupatu zuten joan den ostegunean La Galeako bidean, inguruko auzo garestienetako batean, gaztetxea sortzeko asmoz. Lau egunetan guztia txukuntzen aritu ostean, atzo goizean hondeamakinek eraikina bertan behera bota dute. Eraisketaren ostean ehun bat gazte elkartu ziren bertan, baina ertzainek sakabanatu egin zituzten.

Gero, Getxoko kultur etxe zaharra okupatu zuten, eta gaur handik ere atera egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.