EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Andoainen bere bikotekide ohia jotzeagaitik

Andoainen gizon bat atxilotu zuten atzo, ustez bere bikotekide ohia jipoitzeagaitik. Gainera Ertzaintzak jakinarazi duenez F.U.E. 34 urteko ustezko erasotzaileak heriotz mehatxua egin zion bikotekide ohiari. Emakumea Donostiako erietxe batera eraman zuten.

2006ko uztailaren 18a
14:54
Entzun
Atzo 19:45etan Ertzaintzak dei bat jaso zuen Andoaingo Aiztondo kalean eraso batzuk gertatzen ari zirela ohartarazteko. Antza denez, F.U.Ek ustez emakumea jipoitu zuen eta heriotz mehatxua egin zion. Ustezko erasotzailea geroago aurkitu zuten bere etxean. F.U.E. aurretik bost alditan atxilotu dute eta oraingo honetan ezarria zeukan urruntze agindua hausteagatik epaituko dute. Epailearen aurrean aurkeztuko dute ikerketak bukatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.