Ertzaintzak gizon bat atzeman du Gasteizen, bere bikotekide ohiari labana batekin erasotzeagatik. Erasoa goizaldeko 5etan izan da, Salburua auzoko etxebizitza batean (Gasteiz). Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumearen eta gizonaren arteko eztabaida piztu zen eta gizonezkoak labana bat hartu eta emakumeari bi sastada eman zizkion. Bata, aurpegian, eta bestea, hankan.
Erasoa emakumearen bikotekideak salatu zuen. Etxera heldu eta atea inork irekitzen ez zionez, Ertzaintzari deitzea erabaki zuen. Ertzaintza bertaratu zenean, etxeko atea bota zuen, baina erasotzaileak etxetik alde egitea lortu zuen. Hala ere, denbora gutxira atxilotu zuten.