atxiloketa

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Zallan, ehizako eskopetarekin tiroka aritzeagatik

Bi ertzain arin zauritu dira, perdigoiz.

2011ko abuztuaren 2a
15:30
Entzun

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du Zallan (Bizkaia), ehizako eskopetarekin hainbat tiro botatzeagatik. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxilotuak "tiro ugari" bota ditu bere etxe barruan zein etxetik kanpora, eta bi ertzain arin zauritu dira, perdigoiz.

Gertaera 05:00 aldera izan da. Bizilagunek Ertzaintzari deitu diote, gizon bat bere etxe barruan eskopetarekin tiroka ari zela ohartarazteko. Bertaratutako ertzainek, tiroak etxetik kanpora ere egiten zituela ikusirik, segurtasun neurriak ezarri dituzte, inor zauritu ez zedin.Gizonezkoak ez du oztoporik jarri atxilotzeko unean.

Emaztea eta 10 urteko semea etxean ziren dena hasi denean, baina kalera atera ahal izan dira, inolako kalterik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.