Genero inDARKERIA

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian emaztea eta alaba jotzeagatik

Ama babestera joan zenean jo du alaba.

2013ko abenduaren 18a
10:43
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean gizon bat atxiltu zuten Donostian genero indarkeri kasu batean. 19:00etan gertatu zen erasoa. 37 urteko gizonak emaztea jo zuen etxean, eta alabetako bat ama babestera joan zenean hori ere jo zuen.

Emakumeak Ertzaintza ohartarazi zuen, eta etxera iristean emazteak eta alabak aurpegian zituzten kolpeen arrastoak ikusi zituen. Emakumeak salatu duenez, eraso fisikoak eta psikologikoak etenik gabe jasan ditu orain dela hamalau urtetik, baina orain arte ez ditu salatu senarraren erreakzioaren beldur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.