Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu, Arrasaten beste bat bahitu eta jotzea leporatuta

2014ko abenduaren 10a
17:14
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez gazteak salatu du bi orduz bahitu zutela Arrasaten, azaroan. Tarte horretan mehatxatu eta jo egin zuten, horren arabera. Egun batzuk geroago Bergaran berriro erasotu zuten, baina kalean jende gehiago zegoenez, ihes egin ahal izan zuen.

Salaketa jasota Ertzaintza gertatutakoa ikertzen hasi zen, eta atzo atxilotu zituen hiru lagun horiek. 21, 24 eta 25 urte dituzte, eta bahitzea, lesioak eragitea eta mehatxatzea leporatzen diete. Ertzaintzaren arabera, lehen erasoan gaztea ibilgailu batean sartu eta Arrasate inguruko mendialdera eraman eta han jo zuten.

Bigarren erasoa abenduan gertatu zen. Orduko horretan ibilgailuan sar zedin labana handi batekin mehatxatu zutela salatu du gazteak. Atxilotuek epailearen aurreran deklaratu beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.