Kale erasoak

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu Mungian, edukiontziak erre dituztelakoan

2008ko otsailaren 18a
13:42
Entzun
Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, atzo Mungian (Bizkaia) hiru gazte atxilotu zituen, ustez bi edukontzi erre dituztelako.

Atzo goizeko zazpiak aldera ertzainek abisua jaso zuten, Itxaropena kalean edukontzi bat sutan zegoela-eta. Suhiltzailek joan behar izan zuten itzaltzera. Ondoren, ezezagun batzuek beste edukontzi bat erre zuten, Mastibarrena kalean.

Ertzainek handik gutxira atzeman zituzten hiru gazteak, loja batean: A.F.G., A.R.C., eta B.U.A., 19, 28 eta 26

urtekoak, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.