Atxiloketak

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Gasteizen, Gaztetxearen aldeko protesta batean

2007ko maiatzaren 24a
13:34
Entzun
Gaur goizean Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Gasteizen, Gaztetxearen aldeko eta itxieraren kontrako protesta baten harira.

11:00ak aldera, San Miguelgo elizako balkoietatik eskegi dira bi gazte, Udaletxeko leihoen parean geratu arte. Arnesekin lotuta zeuden bi gazteek Desalojorik ez. Ez hemen, ez inon jartzen zuen pankarta zabaldu dute. Horrekin batera, gazte talde bat Mateo Moraza kalearen erdian jarri da, antzeko beste pankarta batekin, eta trafikoa eten dute.

Ertzaintza iritsi da lasterrera, eta behean zegoen gazteetako bat atxilotu dute aurrena. Beranduago, lurrera jaitsi bezain laster, eskegita egon diren bi gazteak atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.