Ertzaintzak identifikatu egin du Lezon emakume bat harrapatu eta hil zuen gidaria

Gidatzen ari zen furgoneta topatu du Poliziak. Goizean zehar emango ditu xehetasun gehiago Jaurlaritzak.

 Errenteria eta Gaintxurizketa lotzen dituen G-636 errepidea. GOOGLE MAPS
Errenteria eta Gaintxurizketa lotzen dituen G-636 errepidea. GOOGLE MAPS
Paulo Ostolaza.
2024ko abuztuaren 6a
09:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzaren ikerketak eman ditu lehen fruituak: topatu dute atzo Lezon (Gipuzkoa) emakume bat harrapatu eta hil zuen furgoneta, eta identifikatu dute gidaria. Ezbeharra 10:15 aldera gertatu zen GI-636 errepidean, Gaintxurizketako gainetik gertu, eta gidariak bidean jarraitu zuen, Errenteria (Gipuzkoa) aldera. Ordutik zebiltzan haren bila.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gauean topatu dute ibilgailua, eta Bingen Zupiria bozeramaileak goizean zehar emango ditu azalpen gehiago.

Emakumeak zauri larriak zituen, eta, osasun zerbitzuak hura suspertzen saiatu baziren ere, ez zuten lortu. Errepidea itxi zuten noranzko batean, eta horrek auto ilarak eragin zituen.

Azken istripu hori ez da gune horretan gertatzen den lehenengoa, eta, hori salatzeko, Gaintxurizketako bizilagunek protesta ekitaldia egingo dute gaur, 18:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.