Atentatu mehatxua
Ertzaintzak jaso duen bonba abisua faltsua izan da
Metroa eraikitzeko obretan, Santurtzin (Bizkaia) lehergailu bat zegoela abisu eman du norbaitek goizeko zortzi eta erdiak inguruan, eta, badaezpada, inguruak miatzen aritu da Ertzaintza. Azkenean, Herrizaingo Sailak abisua faltsua izan dela baieztatu du.
Estrada de Zomilla kalean ari dira miaketak egiten; zehazki, metroa luzatzeko egiten ari diren obretan. Goizeko 08:30 inguruan kale horretan lehergailu bat jarri dutela esateko deitu du pertsona batek. Ertzaintzak metroko lanak miatu ditu baina azkenean abisua faltsua izan dela ziurtatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu