Gizartea

Ertzaintzak laguntza eskatu du atzo Bilbon hildako gizonezkoaren kasua argitzeko

43 urteko zornotzarraren hileta asteartean egingo da.

2017ko abenduaren 24a
12:46
Entzun

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo emandako hipotesiarekin jarraitzen du lanean: lapurretara joan zitzaizkionean hil zuten, kolpeka. Gertatutako argitzeko, baina, herritarren laguntza eskatu du. Atzo goizaldeko 4:15ean izandako erasoaren lekukorik baldin bada, ikusitakoa kontatzeko eskatu dute.

Bi erasotzaileak 18 urte inguru zituztela uste du Ertzaintzak, eta haietako batek hilean rastak dituela zabaldu du.

Nafarroa eta Ripa kaleen artean gertatu zen hilketa. Ustez, lapurretara joan zitzaizkion. Hildakoa 43 urteko zornotzarra da, futbol jokalari ohia eta herrian oso ezaguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.