ELA-Ertzaintzako arduradun Xabier Perezen arabera, "onartezina" da Herrizaingo sailak soldatak "KPIren azpitik" igotzea, eta "eguneroko lanerako segurtasun neurriak" eskatu ditu.
"Harrigarria da negoziazioaz eta elkarrizketaz hitz egiten duen Eusko Jaurlaritzak eta Herrizaingo sailak barrura begira halakorik ez egitea", salatu du Perezek, eta Lakuaren jarrera "autista" dela gaineratu du.
Hala, "Ertzaintzaren barne komunikazio sistema aldatzeko" eskatu du Perezek, "Paleolito garaikoa delako eta ertzainek beren sakeleko telefonoekin komunikatu behar izaten dutelako Ertzain-etxearekin".
"Ariete errepresibo bezala erabiltzen gaituzte"
Halaber, Xabier Perezek hitz gogorrak bota ditu Javier Balza Herrizaingo sailburuaren aurka. "Herri honetako hainbat sektorek duten manifestazio eskubidearen aurka ariete errepresibo bezala erabiltzen gaituzte", salatu du. ELA-Ertzaintzaren arabera, jarrera hori "erokeri" bat da, eta Espainiako Gobernuaren "jarraipen eroa" praktikatzea egozten dio Herrizaingo sailari.
Ertzaintza-Herrizaingo saila
Ertzaintzak "lan-baldintzak hobetzeko" eskatu dio Herrizaingo sailari gaur Donostiako Klasikoaren hasieran
Hogei bat ertzain bildu dira gaur eguerdian Donostian, txirrindularitza Klasikoaren atarian, "lan-baldintzak hobetzeko" eskatzeko. ELA, Erne, CCOO, SIPE eta UGT sindikatuek deituta "euskal polizia borrokan" zioen pankarta bat zabaldu dute Donostiako Hernani kalean. Ertzainek "soldaten igoera" eta "eguneroko lanerako segurtasun neurriak areagotzeko" galdegin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu