Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak lau gizon atxilotu ditu azken orduetan genero indarkeria delitua leporatuta. Atxiloketak Bilbon, Barakaldon, Gasteizen eta Bergaran egin dituzte, eta 22 eta 43 urte bitartean dituzte.
Atxilotuetako batek ustez labanarekin mehatxu egin zion bikotekideari, jotzeaz gain, eta Ertzaintzak jakinarazi du gizona antzeko eraso batengatik atxilotu zutela 2007an. Lau atxilotuek bikotekidea edo bikotekide ohia erasotu dute.
Barakaldon, gainera, emakume bat ere atxilotu zuen atzo, bikotekide ohiarengandik urruntzeko duen agindua hausteagatik.