Ertzaintzak Segiko kideen aldeko martxa eragotzi du
GASTEIZ. Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak debekatu egin zuen, atzo arratsaldean, Espainiaratzeko arriskuan dauden Segiko zortzi kideren alde, Gasteizen deitutako manifestazioa, eta Ertzaintzak eragotzi egin zuen. Ehun bat lagunek pankarta bat jarri nahi izan zuten Ama Zuriaren plazan, baina ertzainek ez zieten utz manifestazioa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu