Ertzaintzak torturatu egin zuela berretsi dio Alberto Marinek epaileari
Ertzaintzak torturatu egin zuela berretsi zuen atzo Alberto Marin euskal presoak Badajozko (Espainia) laugarren instrukzio epailearen aurrean. Marinapirilaren 20an atxilotu zuen Ertzaintzako Talde Antiterroristak, 2009ko otsailaren 26an Deustuan (Bilbo) banketxe baten aurka lehergailuz egindako erasoan parte hartzea eta kale erasoak egiten dituen talde bateko kide izatea leporatuta. Orduan salatu zuen Ertzaintzaren esku inkomunikatuta igaro zituen lau egunetan psikologikoki torturatu egin zutela. Presio eta mehatxu ugari jaso zituela, eta lau egunean ez ziotela lo egiten utzi ere salatu zuen gazteak. Orduan, auzitegiko medikuari eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari salatu zien torturatu egin zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu