Gizartea

Ertzaintzak Tosuko ortu okupatua hustu du, eta hondeamakinek eraitsi egin dute

Hainbat lagun bildu dira goizean goizetik protesta egiteko; pertsona bat kateatu egin da. Albiste barruan bideoa.

Ertzainak kateatutako jendea askatzen. ASIER ARRATE, @ASIERARRATE
Asier Arrate Iruskieta.
2017ko urriaren 17a
08:03
Entzun

Aspaldiko kezka zuten Tosuko ortuak (Getxo, Bizkaia) okupatzen ari direnek hura husteko agindua helduko zela, eta gaur goizean iritsi da Ertzaintza agindu hori aurrera eramateko. Protesta ekintzak egin dituzte bertara bildu diren hainbatek, eta kateatu ere egin da bat, eremu okupatua babesteko ahaleginean.

[youtube]https://youtu.be/FaZaIN3D4mE[/youtube]

Polizia bakarrik ez, hondeamakinak ere eraman dituzte gaur aparkalekua egin nahi duten tokira, eta ondoko leku batean lanean hasi dira. Polizien eta protesta egitera joan direnen artean izan dira tentsio uneak. Azkenean, ertzainek ortu okupatua hustu dute, baina, eta hondeamakinek eraitsi egin dute.

Borroka luzea daramate Tosun aparkaleku bat egitea eragotzi nahi dutenek. Hori gogora ekarri dute gaur zabaldu dituzten karteletan, eta EAJri leporatu diote egitasmo hori ez bertan behera uztea. Protestan jarraitzeko asmoa azaldu dute gune okupatuan zeudenek; elkarretaratze bat egingo dute gaur, 19:30ean, Telletxe kalean, eta 20:00etan kanpaldia hasiko dute San Nikolas plazan.

Asier Arrate BERRIAko kazetaria ari da hango berri ematen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.