Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Ertzaintzan sartzeko deialdian hizkuntza eskubideak ez direla errespetatu salatu du gaur. Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok adierazi du, pasa den astean 260 ertzainentzat egindako lan-deialdian, 108 laguni besterik ez zitzaiela eskatu euskaraz jakitea -gainerakoei baloratu egingo zaie-. Urtarrilean, auzitegi batek txanda bakoitzean ertzain euskaldun bat egon behar zela berretsi arren, Bilbaoren arabera, "ez dago bermatuta" euskaraz dakiten ertzainak egotea.
Aurten, ofizialak ez diren hizkuntzen ezagupena ere baloratuko da. Baina "lotsagarria" da Bilbaoren ustez, "puntu gehiago lortzea beste hizkuntzak ezagutzeagatik, euskaraz jakiteagatik baino".
Hizkuntza Behatokiak azken urteetan egindako azterketetan, Ertzaintzak hizkuntza eskubideak urratu dituela azaldu du.
Gizartea
Ertzaintzan sartzeko deialdian hizkuntza eskubideak urratu direla salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu