Martxel Toledo ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko kideari falta epaiketa egingo diote urrian, atzo Iruñean Udalaren baimenik gabe selekzioaren elastikoak saltzen kalean egoteagatik. Gainera, atxilotu egin zuten eta Udaltzaingoan egin du gaua. Gaur arratsaldean utzi dute libre.
Atzo arratsaldean izan zen gertaera, San Nikolas karrikan. Mikel Urkola eta Toledo ESAITeko kideak han ziren, azkeneko urteetan bezala, elastikoak saltzen. Kalez jantzitako bi udaltzain joan zitzaizkien, ea horretarako baimenik bazuten galdezka. Toledok ezetz esan zien, baina urtero egoten direla zeregin horretan, sanferminak direla probestuz.
Inguruan zen jendea udaltzainei builaka hasi zen, ESAITekoak bakean uzteko eskatuz, eta uniformez jantzitako udaltzainak azaldu ziren orduan. Toledo giroa lasaitu nahian aritu zen arren, atxilotu egin zuten, ESAITeko arduradun gisa jota.
ESAITeko bat atxilotu dute, elastikoak kalean baimenik gabe saltzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu