Larunbatean, Gasteizen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) antolatutako manifestazioan izango dira EA, ezker abertzalea eta Aralar, Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioak jokatuko duen partida salatzeko. Gaur goizean eman duten prentsaurrekoan azaldu dute atxikimendua alderdi politikoek. Inposaketen aurrean, guk gurea; nazio bat, selekzio bat leloa izango du manifestazioak, eta arratsaldeko sei eta erdietan abiatuko da Bilbo Plazatik.
Prentsaurrekoan izan dira, besteak beste, ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariak ere, baita Gasteizko hainbat gizarte eragile ere. Aurreko ostiralean emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuen ESAITek manifestazioa deituko zuela abuztuaren 7rako, eta, gaur, atxikimendua adierazi dute hainbat eragilek.
Prentsaurrekoan aldarritu dute badela "Euskal Herri bat, zazpi lurralderekin, Espainiako eta Frantziako mugen bi aldeetara", eta, aldarrikatu dute "Euskal Herriak nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea" duela. Era berean, Estatu Espainiarrak eta Frantziarrak eskubide hori "debekatzea" salatu dute. Eusko Jaurlaritza ere kritikatu dute, euskal selekzioari ofizialtasuna "ukatzeagatik", eta "euskal kirola espainolizatzeko" ahaleginetan ari delako "normalizazio faltsuaren izenean".
Politika
ESAITen larunbateko manifestazioan izango dira EA, ezker abertzalea eta Aralar
Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioak lagunarteko partida jokatuko du. 'Inposaketen aurrean, guk gurea; nazio bat, selekzio bat' izango da Gasteizko manifestazioaren leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu