Ekologistak Martxan taldeak hil honetan bertan ohartarazi du, azkeneko aldiz, Esako urtegiaren handitze lanek eta Zangozako ingurumarietan egin nahi dituzten meatze proiektuek sismikotasuna eragin dezaketela. "Lurrikarak ugaritzeko arriskua handia da, eta Aragoiko [Espainia] nahiz Nafarroako lurrei eragiten die", esan zuten ohar batean. Kezka nabarmena da urtegiaren inguruan, eta orain, itxaropen apur bat dute, instituzioetan izan diren aldaketak direla medio "uraren kultura berri bat" abiatzeko aukerak ikusten dituztelako.
Hala, orain arteko norabidea aldatzea eskatzeko, Espainiako Diputatuen Kongresuaren atariraino joan dira Nafarroako eta Aragoiko herritarrak. Aragoi Ibaia eta Esa + ez elkarteek antolatuta elkarretaratzea egin dute bertan, urtegiaren hazkundea gelditzeko eskatuz. Mobilizazioak haibat talde ekologisten babesa zan du, tartean Ekologistak martxan, GreenPeace, WWF, Seo Bird Life-ena; eta baita hainbat alderdi politikorena ere, esa baterako, Geroa Bairena, Batzarre eta IUrena, EHBildurena eta Ahal Dugu-rena.
Miguel Solana Aragoiko Ibaia elkarteko kideak azpimarratu egoera kezkagarria dela segurtasun aldetik, eta baita ekonomia aldetik ere. Arriskua agerikoa den arren, Ebroko Ur Konfederazioak ukatu egiten duela salatu du. Proiektua "neurriz kanpokoa" dela salatu du, eta Europako Batasuneko hainbat zuzentarauk ipinitako irizpideak apurtzen dituela. Behin betiko baztertzeko eskatu du.