Segurtasun Saileko kide batek Eferi adierazi dionez, suteak hainbat hondakin sortu ditu Jundizeko Escor enpresaren sei pabilioietan, eta horiek erretiratu artean ezingo da bertara sartu, osasunarentzat kaltegarriak izan baitaitezke.
Iturri horren arabera, suhiltzaileek ez diete argitu oraindik zerk piztu ote zuen sua. Pabilioiak guztiz suntsitu ditu suteak.