Eskola euskaldunaren alde egiteko eskatu dio EHEk Jaurlaritzari

2013ko otsailaren 7a
13:48
Entzun

Euskal Herrian Euskarazek euskara euskaldunaren alde egiteko Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntza delegaritzan. EHEko hiru kide eraikinera sartu dira, "eskolara joango balira bezala". Ateratzean, ordea, Espainiako banderarekin ahoa estalita atera dira, Espainiako Hezkuntza ministro Ignacio Wertek ezarri nahi duen erreforma salatzeko. Erreforma horri planto egiteko eskatu du EHEk eta Euskal Herrian dauden hizkuntz ereduek ez dutela ikasleek eskolaren bitartez euskara ezagutzeko duten eskubidea bermatzen adierazi dute. Egoera honi buelta emateko ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Kontseiluaren proposamena aplikatzea galdegin eta eskola euskaldunaren aldeko aldarria zabaldu dute. Ekimenari bukaera emateko eskola euskaldunaren aldeko itsaskinak jarri dituzte eraikinaren hormetan.

[YouTube]http://youtu.be/C0K3G2VOfhM[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.