Eskolak euskaldundu beharra dagoela aldarrikatu zuten, atzo gauean, Gasteizen. Pertsona talde bat bildu zen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ordezkaritzaren aurrean, honoko talde hauek egindako deiari jarraiki: AEK, EHE, LAB, Euskal Herriak Bere Eskola, Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea, Kontseilua, Ikasle Abertzaleak, Sortzen Ikasbatuaz eta Euskal Konfederazioa. Taldeok elkarretaratzea egingo dute hilero, hirugarren ostegunean, ordezkaritzaren aurrean.
Ekimenaren eledun Alaine Garitagoitiak aditzera eman zuenez, Eusko Jaurlaritzak gaur egun indarrean dituen A, B eta D ereduak «gainditu behar dira lehenbailehen», eta, horien ordez, «ikasleak benetan euskaldunduko dituen eredua» abiatu behar da.
HEZKUNTZA
Eskola euskaldundu behar dela aldarrikatu dute Gasteizen
Jaurlaritzaren Hezkuntza Ordezkaritzaren egoitzaren aurrean bildu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu