Eskola liburuetarako laguntzak kentzea salatu du Hirukidek

2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Familia ugarien Hirukide elkarteak ez du begi onez hartu Arabako Diputazioak eskola liburuak erosteko laguntzak kendu izana. Neurri bidegabea dela esan du Natalia Diez-Caballero presidenteak: «Nonbait murrizketak egin behar direla ikustean, beti gizarte laguntzetatik egiten dute». PSE-EEk ere txartzat jo du neurria; Arabako Batzar Nagusietako taldeak jakinarazi du ahaleginduko dela neurria indarrean ez jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.