hezkuntza

Eskola txikien festa handia

Gipuzkoako eskola txikiek urteko jaia egin dute Altzon. Horietako batzuen etorkizuna zalantzan dago Jaurlaritzaren politikagatik.

2010eko ekainaren 13a
10:04
Entzun
Gipuzkoako Eskola Txikiek euren urteko jaia egin dute Altzon, Imaz Bertsolaria eskolak antolatuta. 10:30ean hasita, makina bat ikuskizun eta jolas izan da goiz osoan: puzgarriak, rokodromoa, eskulan tailerrak... Bazkalostean, Pirritx eta Porrotx pailazoak izan dira herriko plazan. Lain taldearen kontzertuak, bertsolariek eta Oinez taldearen erromeriak osatu dute egitaraua. Datorren urtean Abaltzisketako eskolak antolatuko du jaia.

Gipuzkoan 26 eskola txiki daude. Eskola txikien balioaz jabeturik, 1987an Gipuzkoako Eskola Txikien Sarea sortu zuten hainbat irakaslek. Eskola txiki horiek auzo eta herri txikietan kokatzen dira; gehienetan, landa eremuan. Sei gela edo gutxiago dituzte, eta adin askotako haurrak biltzen dira ikasgela berean.

Horietako batzuk kezkatuta daude, Eusko Jaurlaritzak zalantzan jarri baitu haien etorkizuna. Larraulgo, Itziarko eta Zubietako eskolak dira horren adibide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.