«Ez dira kontratuak deuseztatuko; behin-behineko lanpostu gutxiago egongo dira, ordea». Jose Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak datorren ikasturterako iragarri dituzten murrizketak arrazoitu nahi izan zituen atzo. «Beste aukerarik» ez dagoela esan zien ikastetxeetako zuzendariei, eta, ondorioz, egoera «ulertzeko».
Ikasturte amaieran jakin zuten zuzendariek haiek egindako irakasle zerrendak ez zirela onartuko eta departamentuak 235 irakasle gutxiago kontratutako dituela. Hortaz, murrizketekin aurrera jarraituz gero, kargua uzteko prest azaldu dira zuzendariak. ADI Nafarroako Bigarren Hezkuntzako zuzendarien elkarteak bilera egingo du gaur, etorkizunean zer egin erabakitzeko.
Javier Mangado ADIko presidenteak argi adierazi du zuzendarien asmoa: «Datorren ikasturtearen hasiera bermatzeko aukera bakarra gure kargua uztea da». Iribas kontseilariak, berriz, adierazi du murrizketak ez direla bertan behera geratuko. «Gure egoera ulertzeko eta zuhurtziaz aritzeko eskatzen diegu zuzendariei». Gaur zuzendariek egingo duten batzarrean egongo da Iribas. Mangadok adierazi du kontseilariak azaldutakoa eztabaidatu eta erabakia hartuko dutela.
Eskola zuzendariek dimisioa eman ala ez erabakiko dute gaur
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egindako murrizketak «saihestezinak» direla esan du Jose Iribasek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu