elurtea Ipar Euskal Herrian

Eskolako garraioa bertan behera gelditu da Iparraldean

Goizeko lauretan hasi du elurra. Garraio sarea azkarki oztopatu du.

Baiona, goizeko 10:00tan. NORA ARBELBIDE, @NORAARBELBIDE
Eneko Etxegarai Urain.
2018ko otsailaren 28a
16:01
Entzun

Zuri iratzarri dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Bost zentimetro elur Lapurdi kostaldean, eta hamabost zentimetro arte barnealdean. Nahasmen handia eragin du elurrak garraio sarean, eta Pirinio Atlantikoetako prefeturak zentro operazionala jarri du martxan. Eskoletako garraioa deuseztatu dute gaurko, baita Baiona, Angelu (Lapudi) eta Miarritze (Lapurdi) lotzen dituen Chronoplus autobus zerbitzua ere.

Autobideetan izaten ari dira ondoriorik handienak. A-63ko sarrera guziak itxi ditu Vinci enpresak, Biriatutik (Lapurdi) Saint-Geours-de-Maremne (Okzitania) arte, Gipuzkoarako norabidean ibiltzeko debekua jarriz. Bi istripu zenbatu dituzte jada, Bidarten eta Donibane Lohizunen. A-64an Tolosatik (Okzitania) Baionarako bidean zirkulatzea debekatu dute Samatze-Gixuneko (Lapurdi) ordainlekutik landa. Horrez gain, beste bideetan ere istripu ugari eragin ditu elurteak, kalte larririk gabe oraingoz.

Miarritzeko aireportuko hegaldi guziak bertan behera utzi dituzte, bakarra izan ezik, Parisera joan behar zuen 06:45ekoa. Baldintza meteorologikoak hobetuko direnean abiatuko da hegazkina. Tren sarea ere azkarki oztopatua da. Gutun banaketa zein hondakinen bilketarik ez da izanen gaur. Tenperaturek gora egin beharko lukete arratsaldean; euria ere aurreikusi dute aro ikertzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.