Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, eskoletara sakelako telefonoak eramatea debekatuta hasi dute ikasturtea. Aztertu beharreko gaia dela uste du Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza Ministroak. Teknologiei adikzioa dien "gazte asko" dagoela azpimarratu du, Efe berri agentzian egin dioten elkarrizketan, eta gaiari nola aurre erabaki beharko dela dio. Nolanahi ere, iritzi erabat kontrajarriak daudela ohartarazi du.
Zelaak gaia lantzeko asmoa duela jakinarazi du. Espainiako Gobernuak adituekin landuko du gaia. Kasu batzuetan sakelakoak lagundu ere egiten duela onartu du, baina "eskoletan debekatzeak adikzio digitala gutxitzeko balio badu, merezi du aztertzea".
Kristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari ere egin diote galdera, gaur, ikasturteko asmoen berri ematen ari zela. Hark esan du, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan oraingoz behintzat ez dagoela denei eragingo dien araurik, eta, beraz, ikastetxe bakoitzak erabaki beharko duela ikasleei gailuak eramaten utzi edo ez.