Eskoziarekiko Espainiaren betoa salatu du EAk
DONOSTIA. Eusko Alkartasunak salatu egin du Eskoziaren balizko independentziari Espainiak ezarriko liokeen betoa. «Espainiak oraindik ez du Kosovo ezagutu, eta orain iragarri dueskoziarren borondatea ere ez duela errespetatuko. Horrek erakusten du Espainiak mespretxu egiten diola eta beldur diola estaturik gabeko nazioen independentziaz Europan ireki den eztabaidari», esan du EAko komunikazio idazkari Ikerne Badiolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu