maiatzaren 22-ko hauteskundeak

Eskubideak elkarteak Poliziak dituen "zerrenda klandestino eta ilegalen" aurka egin du

Salaketa sartu du datuen babeserako agentzietan, lurralde hauteskunde batzordeetan eta arartekoetan. Abokatuen elkartearen arabera, ezker abertzalearekin zerikusia duten herritarrak daude zerrenda horietan, eta polizia indarrek hauteskunde zerrendak "kutsatuta" daudela esateko erabiltzen dituzte. 

2011ko apirilaren 14a
18:07
Entzun

Eskubideak abokatuen elkarteak salatu du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak milaka euskal herritarri buruzko "zerrenda ideologiko klandestino eta ilegalak" dituztela, eta datu base horren aurka jo du, EAEko, Espainiako Estatuko eta Europako datuen babeserako agentzietan, lurralde hauteskunde batzordeetan, eta EAEko, Nafarroako eta Europako Batasuneko arartekoetan parte sartuta.

Iñigo Santxo eta Julen Arzuaga Eskubideak elkarteko abokatuek eman dute neurriaren berri, Bilbon egindako prentsaurrekoan. Haien arabera, ezker abertzalearekin zerikusia duten herritarrak daude zerrenda horietan, eta polizia indarrek haren hauteskunde zerrendak "kutsatuta" daudela esateko erabiltzen dituzte.

Bozetan hautagai izan direnak, hauteskundeetan apoderatu izan direnak, euskal preso izandakoak, ezker abertzaleko egituretan lan egin edo lagundu izan dutenak eta abar daude lista horietan. "Milaka", Santxok-eta esan dutenez.

Eskuabideaken arabera, Poliziak eta Guardia Zibilak izen horiek hauteskunde zerrendetatik, auzietatik, hedabideetatik, polizia jazarpenetatik, bankuko kontuetatik, miaketetatik" eta beste hainbat lekutatik lortu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.