Gizartea

Eskubideen Karta aurkeztu du Emakumeen Martxarako Euskal Herriko Plataformak

Askatasuna, parekidetasuna, elkartasuna eta bakea ditu oinarri.

2008ko otsailaren 23a
15:38
Entzun
Askatasunean, parekidetasunean, elkartasunean eta bakean oinarritutako Eskubideen Karta aurkeztu du gaur Emakumeen Martxarako Euskal Herriko Plataformak gaur, Donostian. "Askatasuna, maila pertsonalean eta kolektiboan nahi duguna eraiki eta erabakitzeko. Parekidetasuna, sexu banaketa gainditu eta pertsona guztiak bere indentitate propioarekin baloratuak izateko. Elkartasuna, gizon eta emakumeen artekoa, baina batez ere, emakumeen artekoa. Oinarri horiek betez gero, bakea eta justizia bermatuak izango dira".

"Beharrezkotzat" jo dute karta hori euren eskubideak lortzeko bidean, eta "borrokatu" beharra dutela diote. "Gizonak jaio egiten dira eskubidedun, guk borrokatu egin behar dugu, lortu nahi baditugu". Besteak beste, botere guneetan behar bezala ez daudela esan dute, eta emakumea lanean ari den sektoreak "gaizki" ordaindutakoak direla eta "kontraturik prekarioak" daudela.

Emakumeen kontrako indarkeriaren kontra egitea eta Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidea ere badituzte helburuen artean.

Emakumeen arloko 40 bat eragilek osatzen dute Emakume Martxa, eta =lhttp://www.emakumemartxa.org/principaleusk.html=l orrialdea dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.