Eskubideen urratzea bultzatzea egotzi dio ezker abertzaleak Aresi

Ekitaldien debekuak eta mobilizazioen ibilbideen aldaketak salatu ditu prentsa ohar baten bidez

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Egoera politikoa tenkatzeko eta suminez betetzeko apustua ikusi du ezker abertzaleak zenbait eragile politiko eta hedabideren jarreretan.Horretan Rodolfo Ares buru duen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak «protagonismo berezia» duela dio ezker abertzaleak, atzo kaleratutako prentsa ohar baten bidez. «Herrizaingo Saila biltze, manifestazio zein adierazpen eskubideen moduko oinarrizko eskubideen urratze iraunkorra bultzatzen ari da». Horren adibide, mobilizazio eta aldarrikapen ekitaldiei jarritako zenbait debeku, eta mobilizazioen ibilbide edo kokalekuen aldaketa, propaganda politikoa ezabatzea edo herritarren aurkako salaketak direla adierazi du ezker abertzaleak. «Horri Ertzaintza jarrera probokatzaile garbiarekin jai eremuetan maiz sartu izana gehitu behar zaio», erantsi du eta suminezko jarrerak alboratzeko deia egin.

Izan ere, Eleak mugimenduak Donostian larunbaterako deitutako manifestazioaren irteera lekua aldarazi duela jakinarazi zuen atzo Herrizaingo Sailak. Antolatzaileek beraiek eman zuten horren berri joan den astean, jakinarazpena jaso zutenean. Euskal Herria libre eta legala leloa izango duen manifestazioa, beraz, Donostiako Perla ingurutik abiatuko da, 17:30ean, eta Okendo plazan amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.