Eskuin muturra indartsu, Ezkerreko Frentea uste baino ahulago

Lehen estimazioen arabera FNeko hautagai den Marine Le Penek bozen %19-%20 lotu dituzke, orain arteko inkestetan ematen zioten baino hiru-lau puntu gehiago. Azken asteotan %15 inguruan kokatzen zituzten FN-ren aldeko balizko bozak, parez pare zelarik Ezkerreko Frenteko hautagai Jean Lucv Melenchon. Alta, azken honek ez dio aurreikuspenari eutsi eta bozen %10,5 inguruko bilduko ditu. Sekulako emendatzea bizikiko luke Ezkerreko Fronteak, baina azken inkestek emandako kopuruetatik biziki urruti.

2012ko apirilaren 22a
21:42
Entzun

Le Penen emaitzak harridura eragin du, inkestek hirugarren postuan ematen bazuten, ez ziotelako horrelako alderik ematen. Sarkozyk zortzi puntuko aldea aterako lioke baina Lepenek abantzu bederatzi puntura utziko luke laugarren hautagaia, Melenchon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.