Gasteizen PSE-EEren ekitaldi batean parte hartu zuen atzo Espainiako gobernuburuak, Barajasko atentatuaren ondoren Euskal Herrian parte hartu duen lehen ekitaldian. Prozesuari berriro heltzeko ETAk indarkeria erabat bertan behera utzi behar duela adierazi zuen Zapaterok, eta ezker abertzaleak, berriz, Espainiako Alderdien Legea bete behar duela maiatzeko hauteskundeetan parte hartu nahi badu.
Adierazpen horien harira, "eskuin muturraren" tresnekin aritzea egotzi dio Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak Zapaterori, eta hala ezin dela konponbiderik eraiki ohartarazi dio: "[Zapaterok] Konbentzitu nahi baditu euskal herritarrakeskuin muturrak eraikitako legediaren bitartez posible dela konponbide demokratiko bat eraikitzea, guk ez dugu sinisten. Hori ezin da egin. Gainera, Zapaterok ere badaki hori ezin dela horrela egin", azpimarratu du.
Bestalde, Etxerat-ek deituta ostiralean egingo den ordubeteko lanuztearekin eta larunbatean Aministia, autodeterminazioa lelopean egingo den manifestazioarekin bat-egiteko deia egin du Otegik.
Politika
"Eskuin muturraren legediarekin" ezin dela konponbiderik eraiki erantzun dio Otegik Zapaterori
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak hainbat baldintza ezarri zituen atzo berriro ere konponbide prozesuari heltzeko, eta baldintza horietako zenbaitekin ezin dela aurrera egin erantzun dio gaur Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu