Elizaren egungo, orientabide praktiko zenbait izeneko idazkia argitaratu du Fernando Sebastian Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainak, hain zuzen ere, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzaren webgunean .
Besteak beste, katolikoek politikarekin izan beharreko harremanei buruzko irizpide eta aholkuak ematen ditu, eta eskuin muturreko zenbait talde ahollkatzen dizkie alderdietan parte hartzeko zein botoa emateko. "Gaur egun badira Espainian Elizaren doktrina sozialari erabat leial izatea nahi duten zenbait alderdi politiko, esaterako, Comunion Tradicionalista Catollica, Alternativa Española, Tercio Catolico de Accion Politica eta Falange Española de las JONS. Åintzat gutxi hartzen diren alderdiak dira guztiak. Botoa justifika dezaketen balio testimoniala dute. Ez dute bizitza politikoan egiaz eragiteko aukera handirik, nahiz eta herritar katolikoen babes nahikoa jasoz gero aliantza garrantzitsuetan sartzeko aukera izango luketen. Ezin dira obligaziozkotzat hartu, baina aintzat hartzea eta babestea merezi dute", dio Sebastianen idatziak.
Besteak beste, Falangea eta Alternativa Española eskuin muturreko alderdiak dira -Alternativa Española askatasun pribatuei dagozkien hainbat gaietan eta Espainiaren defentsan PP bigunegia iruditzen zitzaielako bereizi zen Aznarren bigarren agintealdian-. Besteek ortodoxia katolikoa dute beren pentsamenduaren oinarri.
Eskuin muturreko zenbait alderdiri babesa adierazi die Iruñeko artzapezpikuak
Besteak beste, Falange Española eta Alternativa Española aipatu ditu katolikoek aintzat hartu eta babestu beharko lituzketen aukera politikoen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu