Falange eskuin muturreko mugimenduko kideak bihar Iruñean izango dira, UPNk eta CDNk sustatuta Nafarroako Gobernuak antolatutako manifestazioan (Forua eta askatasuna. Nafarroa ez da negoziagai du leloa). Miguel Sanz Gobernuaren lehendakariak aste honetan esan du ez dituela nahi manifestazioan "eskuin eta ezker muturrekoak" baina ez diote jaramonik egin Falangekoek.
Gainera, kritikatu egin dute Sanz, baita Juan Cruz Alli CDNren presidentea ere. Sanzi leporatu diote foru hauteskundeak egin baino bi hilabete lehenago antolatu duela ekimena, "inkestek Gobernua galduko dutela esaten dutenean". Horretaz gain, Falangek gogoratu dio 2006an Ermuko Foroak eta biek antolatutako bi mobilizazio izan zirela Iruñean, "oraingo bera defenditzeko, baina Sanzek ez zituen babestu orduan".
Alliri buruz, berriz, Falangek dio bere garaian Nafarroako Gobernuan EA alderdi abertzalearekin batera egon zela eta "kontseilari baten bulegoan ikurrina egon zen".
Ermuko Foroko gazteek ere atxikimendua adierazi diote biharko manifestazioari eta "Espainiako gazte denei" bertan izateko dei egin diete.
=Segurtasun neurriak=b
Espainiak Nafarroan duen Gobernu ordezkaritzak sergutasun neurri handiak jarriko ditu bihar Iruñean, 17:30ean (17:00etan da bestea) eta gertu LABen manifestazioa egongo delako (deslokalizazioaren kontra). Gobernu ordezkaritzaren ustez, liskarrak sortzeko aukera dago. Espainiako Polizia egongo da bi manifestazioak zaintzen.
Politika
Eskuin muturrekoak Iruñeko manifestazioan izango dira
Miguel Sanzek haiek ez dituela nahi adierazi du aste honetan baina Falangekoek esan dute bertan izango direla. Kritikatu egin dute, gainera, Nafarroako lehendakaria. Gobernu ordezkaritzak segurtasun neurri handiak jarriko ditu bihar, liskarrak egon daitezkeela uste duelako gertu LABen manifestazioa egongo delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu