Politika

Espainaiko erregeak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria hartu du Zarzuelan

Juan Carlos I.a Espainiako erregea Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariarekin bildu da gaur Zarzuelan (Madril, Espainia). Ibarretxek "eszenatoki politiko berri bat" sortzeko konpromisoa hartu duela agertu dio Espainiako erregeari.

2005eko uztailaren 14a
16:02
Entzun
Eguerdiko 12.30etan iritsi da Juan Jose Ibarretxe Zarzuelara. Audientzien aretoan irrifartsu egon da argazkilarien aurrean,bakarrik, Juan Carlos I.a iritsi den arte. Bostekoa luzatu diote elkarri, eta solasaldi labur bat izan dute bilera hasi aurretik.

Bisita 45 minutuetaraino luzatu da. Lehendakariak "euskal gizartean bakea eta normalizazioa lortzekoborondatea" adierazi dio Espainiako erregeari.

Bilera, Ibarretxe EAEko buruzagi izendatu eta 19 egun beranduago egin da. Pasa den ekainaren 24an Izaskun Bilbao EAEko Legebiltzarreko presidentea hartu zuen Espainiako erregeak. Lehendakariak Zarzuelara egin zuen azkenengo bisita 2001eko uztailaren 24an izan zen. Gaurkoaren antzera, egun hartan ere, jauregia kazetariekin hitz egin gabe utzi zuen Ibarretxek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.