EUSKAL PRESOAK

Espainiak EBko estatu kideen zigorrak aintzatesten dituen aztertuko du Bruselak

Beste herrialde batzuetan betetako zigorrak aintzat hartzen dituen edo ez aztertzeko, Espainiako legeriaren ikerketa "zorrotz, objektibo eta orokorra" egingo du Europako Batzordeak. Ez du baztertzen Espainia zigortzea.

Europako Legebiltzarreko saio bat. PATRICK SEEGER / EFE
2016ko azaroaren 15a
12:43
Entzun

Zehazki, Europako Batzordeak aztertuko du Espainiak nola txertatu dituen edo txertatuko dituen bere araudian bi zuzentarau eta sei erabaki. Neurriok Europako Batasuneko kide diren estatuetan zigorrak bete dituzten presoei buruzkoak dira.

Bruselak ohartarazi duenez, estatuetako araudiak ez badira Europako Batasunaren legeriara egokitzen, "beharrezko neurriak" hartuko dituzte hala izan dadin; horien artean, ez dituzte baztertzen "zigor prozedurak".

Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak eginiko galdera bati erantzunez iragarri du asmo hori Europako Batzordeak. 2014 amaieran hasi zen Espainia araudia egokitzen, eta, Bilbaoren iritziz, aldaketa horien helburua da zigorrak aitortzeari buruzko Europako zuzentarauei izkin egitea: "Orain arte agintari komunitarioek hartutako posizionamenduek bat egiten dute EAJren ikuspuntuarekin".

Batzordeari eginiko galderan, Bilbaok arau erreforma horiek ezarri zituzten zenbait epairi egin zien erreferentzia, iritzita ebazpen horiek "zalantzak" sortzen zituztela Espainiako botere judizialaren independentziaren inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.