Gaur arteko epea du Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari azaltzeko nola ezarriko duen Europak espetxe zigorren bateratzeari buruz emaniko 2008ko zuzentaraua. Hori horrela, EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaok galdera egin dio Europako Batzordeari jakiteko ea Espainiak eman ote dion azalpenik.
Hain zuzen, joan den astean Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Plazaola eta Arrospide aske uzteko Auzitegi Nazionalak abenduan hartu zuen erabakia. Bilbaok jakin nahi du azken erabaki horiek komunikatu ote dituen, eta Europako zuzentarauarekin bat ote datozen ere galdegin du.
Europaren zuzentaraua
Europako Kontseiluak 2008an onartu zuen 2008/675 legea. Horren arabera, herritar batek herrialde batean espetxe zigor bat bete badu, urte horiek kendu egin behar zaizkio antzeko delitu batengatik beste herrialde batean jarritako zigorrari.