Espainiak hizkuntzekin duen jarrera «lotsagarria» dela salatu dute

Europako Kontseiluko Aholku Batzordeari euskararen egoerari buruzko datuak eman dizkio Kontseiluak

Erredakzioa
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Europako Kontseiluko Aholku Batzordeak lehen aldiz jaso du euskararen egoeraren berri Kontseiluko kideen ahotik. Espainiako Gobernuak Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmena sinatua duen arren, ez duela betetzen ohartarazi diote aholku batzordeari; ijito herriari soilik aplikatzen dio Espainiak. Espainiak Europan sinatuak dituen itunetatik datozen konpromisoak ez dituela betetzen eta hizkuntzarekin jarrera «lotsagarria» duela salatu dute Kontseiluko kideek. Aholku batzordeko adituak atzo bildu ziren Madrilen euskaldun, katalan eta galiziarrekin, hirugarren ebaluazioa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.