Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak harrera egin die astelehenetik aurrera epaituko dituzten gazteei. Babesa adierazi die, eta salatu du Espainiako Gobernuak "iraganeko formulak" baliatzen dituela gatazkaren konponbidean. Uste du "inposizioaren eta errepresioaren formulak" ez direla konponbiderako bideragarriak. Gazteak "politika egiteagatik" auzipetu izana gaitzetsi du.
Garitanorekin batera izan dira Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua, Garbiñe Errekondo Funtzio Publikoko diputatua eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen Saileko zuzendaria.