Baimenik gabe mobilizazioetan parte hartzea egotzita, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak isunak jarri dizkie mobilizazioetan parte hartu zuten hainbat lagunei. Eleak-en ustez, “erabaki politiko horiek ez dute inola ere gatazka politikoa konpondu dadin laguntzen, ezta militantzia politikoan egindako lanagatik jendea espetxeratzeak ere”.
Uztailaren 19ko prentsaurrekoa eta abuztuaren 2ko mobilizazioan parte hartu izanagatik jarri ditu isunok Espainiako Gobernuak. Uztailaren 19ko prentsaurrekoan Amaiurreko ekitaldia aurkeztu zen, eta abuztuaren 2ko mobilizazioan, berriz, Xabier Sagardoi eta Luis Goñi gazteei jarritako sententziak salatu ziren.
Sagardoi eta Goñi oraindik ezkutuan
Segiko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra jarri die Auzitegi Gorenak Sagardoi eta Goñiri. Epaiak “eskubide zibil eta politikoak” urratzen dituela salatuta, ezkutuan jarraitzen dute biek.